Ezterenzubi (Baxe Nafarroa)

ELB sindikatuak otsoa lurraldetik ken dezaten galdegin du prefetari

Martxoaren 7an ostiralarekin, ELB sindikatuak Jean Marie Girier prefetarekin bildu ziren Ezterenzubin.

ELB sindikatuak otsoa lurraldetik ken dezaten galdegin du prefetari
Ezterenzubiko Ollotenia etxaldean bildu dira prefeta eta ELB sindikatuko laborariak.
Erredakzioa
2025/03/07 17:55

Laborariak inket diren garai horretan, prefetarekin duten hitzordu horretan hainbat gaien aipatzeko parada ukan du ELB sindikatuak ostiral honetan. Gai nagusiak, Xiberoan agertu diren tuberkulosia eritasunaren kasuak, mendi zonaldeko etxaldeak eta, nola ez, otsoaren presentzia.

Astean zehar bi ataka ezberdin izan dira Ipar Euskal Herrian, bat Bardozen eta bestea Barkoxen. Bardozeko kasuan otsoa dela erruduna izan konfirmatua izan da baina Barkoxerendako, nahiz eta azken elementuen beha diren, estatuko zerbitzuek ez dute uste otsoa zenik. Bestalde, Jean Marie Girier prefetak baieztatu du Larrun-en eta Ahurtin ikusia izan den otsoa berdina zela. ELB sindikatuak otsoarekin elkar bizitzarik ez du ikusten, hazkuntza sailean lan egiten duten laborariendako lanjer handia dela esplikatuz. Jean Marie Girier prefetak bere aldetik, neurri batzuk hartuko zirela aipatu du. Heldu den ibiakoitzean, departamenduko otso kontrolatzaileak edo ohiltzaileak bildu behar ditu, eta prebentziozko tiroak onartuko ditu.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu