Asteazken goizean, polizia ELBko laborari baten etxaldera izan da Bastidara miaketen egitera. Errefusa eman ondotik, komisaldegira konbokatua izan da. Pintada bat eginik leporatzen dakote.
Asteazken goizean, Bastidako etxalde batetara hurbildu da polizia laborari batekilan solastatzeko eta bere lantokia eta bizitokia miatzeko. Berehala errefusa eman du ELBko laborariak, eta arratsaldean berean lau orenetan konbokatua izan da Bastidako jendarmeriara.
Leporatua zako pintada bat eginik Bastidan den OFB edo Bioanizatasunaren Agentziaren lokal baten gainean azken laborarien mobilizazio handien denboran: “Chasseurs, agriculteurs, on vous crèvera. FDSEA JA 64”. Hiru laurden egon ondotik komisaldegian, gure mikroan mintzatu da laboraria. Poliziaren jarrera salatu du: "ez da normala, ez gira delituegileak".
Komisaldegiaren aitzinera hurbildu ziren barda 30 bat laborari ta laborarixa, CR edo ELB sindikatuetakoak. ELBkoek zuten elgarretaratzera deitu: salatu dute errepresio hori eta holako gertakari batendako poliziak duen jarrera, parean beste ekintza bortitzago batzuk ez dutelarik erantzunik.
Ikusiko orain aferak nola segitzen duen. Komisaldegitik deus gabe atera baldin bada laboraria, bere erranetan inkestak aitzina segitzen du.