Urruñan sortutako Elikartasuna kolektiboak elikadura eskubidean oinarritutako gizarte segurantza sistema berri bat eraiki nahi du. Helburua da tokiko eta pestizidarik gabeko elikadura eskuragarri egitea, ekoizleekin eta saltokiekin elkarlanean.
Elikartasuna kolektiboak elikadura eskubidean oinarritutako gizarte segurantza sistema berri bat eraikitzeko proiektua du Urruñan. 2022an abiatutako egitasmoak elkarte aurre-egitura lortu du, eta elikadura-kutxa lokal bat martxan jartzea da hurrengo urratsa. Kideen ekarpenak diru-sarreren arabera izango dira, baina saskiaren edukiak berdinak guztientzat.
Pantxika Halsouet, Elikartasuna kolektiboko kideak azaldu digunez, Frantzian hainbat herri handitan esperimentazio gisara egin den maneran eraiki dute proiektua. Helburua da tokiko eta pestizidarik gabeko elikadura eskuragarri egitea, ekoizleekin eta saltokiekin elkarlanean.
Abendurako 50 kide biltzea dute xede, eta etorkizunean Ipar Euskal Herri osora zabaltzea.