Beroari buru egiteko neurri batzuk iragarri ditu Alain Iriart Euskal Hirigune Elkargoko lehendakariak larunbateko osoko bilkuran
Euskal Hirigune Elkargoko osoko bilkura iragan da larunbat goiz honetan. Beroteari aurre egiteko, Alain Iriart lehendakariak aipatu duten lehen neurria izan da, elkargoaren gain diren ipar Euskal Herriko igerilekuak irekiak eta dohainik izanen direla alertak iraun artean.
Hondakintegiak goizez bakarrik irekiko dituzte, eta ordutegi egokituak izanen dituzte; haurtzaindegietan ere neurriak hartuko dituzte astelehen eta astearterako. Hainbat herritan ere neurriak hartu dituzte eskoletan haurrei harrera egiteko.
Oroit, momentuz alerta liranja emana dela astebururako berote handiak direla eta.