Elkargoaren mesfidantza eragin du E-CHO proiektuak

Biarnoko eta Iparraldeko 14.000 hektarea oihan ustiatu nahi lituzke Elyse Energyk, «erregai berdea» sortzeko. Euskal Hirigune Elkargoak bere dudak helarazi dizkio Departamenduko prefetari, gutun bidez.

Elkargoaren mesfidantza eragin du E-CHO proiektuak
Bi lantegi ezberdin eta hidrogenoa ekoizteko unitate bat aurreikusiak dira Lacqeko arroan. ELYSE ENERGY
Admin
2025/02/17 16:36

Izenak badu itsura ekologikoa, ez alta mamiak. Europa «deskarbonizatu» nahi duen E-CHO makro-proiektuak elkarte ekologisten arrangura piztu du. Zuberoako mugatik hurbil den Lacq herrian, «erregai berdea» ekoizteko lantegia ezarri nahi du Elyse Energy enpresak. Hegazkinei, itsas garraioari eta industriari bideratua izanen den 50.000 tona e-metanol eta 87.000 e-biokeroseno ekoitziko dituzte, Biarnoko eta Ipar Euskal Herriko oihanetako egurra ustiatuz. Proiektuaren kontra altxatu direnen arabera, 14.000 hektarea oihan litzateke Elyse Energyren ustiapenaren mehatxupean, bakarrik lehen bost urteetan. Euskal Hirigune Elkargoa dudakor agertu da E-CHO proiektuarekiko. Joan den abenduaren 12an, gutuna igorri zioten Departamenduko prefetari Jean René Etxegarai lehendakariak eta Martine Bisauta hautetsiak. Azaldu zutenez proiektuak ez luke bat eginen oihanen kudeaketaz Euskal Hirigune Elkargoak dituen xedeekin. Kari horretara, ondoko egunetan biltzekoak dira prefetarekin.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu