Donapaleu (Ipar EH)

Elkartasun eguna antolatu dute martxoaren 8an, Donapaleuko ospitalearen alde

Martxoaren 8an Ipar Euskal Herriko ospitaleen aldeko elkartasun eguna antolatu dute Donapaleuko Saint Luis gelan.
Aurtengo diru-emaitzak baliatuko dituzte Donapaleuko ospitalearen alde, besteak beste, amategiaren zerbitzuak hobetzeko.

Elkartasun eguna antolatu dute martxoaren 8an, Donapaleuko ospitalearen alde
Oihana Gale Zanponi da martxoaren 8ko ospitaleen aldeko elkartasun egunaren antolatzaileetako bat. AMIKUZEKO IRRATIA
Ainize Madariaga
2026/03/05 06:00

Bolondres batzuk juntatu dira Ipar Euskal Herriko Ospitaleen Emaitza Funtsak dirua bil dezan, paziente zein langileen baldintzak hobetzeko.

Martxoaren 8a hautatu dute Donapaleuko Ospitalearen aldeko elkartasun egunaren antolatzeko. Emazte langilearen nazioarteko eguna baita, bereziki emazteei zuzenduriko laguntza izanen da ekimena: Donapaleuko ospitaleko amategiari isuriko baitiete bilduko den diruaren zati bat, hala nola, naturalki erditzeko gela horren hobetzeko. Baina baita ere, emaitza horiek baliatuko dituzte pazienteei errealitate-birtuala eskaintzeko, eritasunek ekar dezaketen sufrimenduaren arintzeko.

Oraingo egunean den diru-eskasi orokorra konpentsatzeko proposamen bat da martxoaren 8ko egun hori.

Goizeko 11:00etan abiatuko dute eguna Donapaleuko Saint Luis gelan, Jumpers filma hedatuz. Ondotik, pizzak jateko parada izanen da, eta, Maurice Ravel kontserbatorioko ikasleek emaniko kontzertua behatzeko parada izanen da, bai ere askari animatua gozatzekoa, Le prénom antzezlana ikustekoa, eta bukatzeko, sari ederrak irabazteko zozketa.

Egun horretarako informazio haboro eta sarrerak eskuratzeko HEMEN klik egin ezazue.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu