Emazteen presentziaren eskasia lehendakariorde postuetan agerian ezarri dute Euskal Elkargoan

Xiberoko Lurralde Eremuak gizon bat proposatu badu ere lehendakariorde izateko, Christelle Mange Sohütako auzapezak bere hautagaitza proposatu du emazteen eskasia salatuz. 163 boz bildu ditu eta 43 Bernard Lougarot Gotaineko auzapezak.

Emazteen presentziaren eskasia lehendakariorde postuetan agerian ezarri dute Euskal Elkargoan
Alain Iriart lehendakariak lehen aldiz ireki du ofizialki Euskal Hirigune Elkargoko biltzar osoa. EUSKAL IRRATIAK
Kriztof Arotzarena
2026/04/24 11:16

Hamabost lehendakariordeetarik bost emazteak dira bakarrik


Alain Iriart Euskal Hirigune Elkargoko lehendakari berriak ireki du biltzar osoa ostiral honetan Baionako Arteen Hirian. Lehen hitzartzean erran du ez dela heldu dena zangoz gora ezartzeko. Ondotik azpimarratu du parekidetasunetik urrun gelditzen direla bakarrik Ipar Euskal Herriko auzapezen %28 emazteak direlarik.

Eskas hori agertu da aukeratu dituzten hamabost lehendakariordeen postuei dagokienez. Hamahirugarren lehendakariordegaitzat Bernard Lougarot Gotaineko auzapeza proposatu dio Xiberoko Lurralde Eremuak Alain Iriarti. Honek izen hori aurkeztu duelarik, besterik bazenez aurkeztu nahian galdegin die hautetsiei. Orduan da Christelle Mange Sohütako auzapeza xutitu hitza hartzeko. Salatu du emazteen eskasia postu horietan:


Alain Iriart lehendakariaren ihardukitzea entzun dezagun ostiral honetako biltzar osotik landa:


Lehendakariak, hamabost lehendakariordeek, bederatzi ordezkari tematikoek eta hamar Lurralde Eremuetako ordezkariek osatzen dute Kontseilu Exekutibo berria


Hamabost lehendakariordeak hauek dira:

  1. Anne-Marie BRUTHÉ, Amenduze-Onasoko auzapezordea

  2. Eneko ALDANA-DOUAT, Ziburuko auzapeza

  3. Sylvie DURRUTY, Baionako auzapezordea

  4. Daniel OLÇOMENDY, Izurako auzapeza

  5. Florence LASERRE, Angeluko auzapezordea

  6. Peio ABEBERRY, Miarritzeko auzapezordea

  7. Fabiene HIRIGOYEN, Mugerreko auzapeza

  8. Peio ETXELEKU, Kanboko auzapeza

  9. Claude OLIVE, Angeluko auzapeza

  10. Antton CURUTCHARRY, Baigorriko auzapeza

  11. Joseba ERREMUNDEGUY, Baionako auzapezordea

  12. Jean-François IRIGOYEN, Donibane Lohizuneko auzapeza

  13. Christelle MANGE, Sohütako auzapeza

  14. Hervé DAMESTOY, Lekorneko auzapeza

  15. Nicolas NARBEY, Samatzeko auzapeza


Bederatzi ordezkari tematikoak:

  • Emmanuel ALZURI, Bidarteko auzapeza

  • Serge BLANCO, Miarritzeko auzapeza

  • Anthony BLEUZE, Angeluko auzapezordea

  • Kotte ECENARRO, Hendaiako auzapeza

  • Nicole ETCHAMENDI, Itsasuko auzapez ordez

  • Mathieu HORN, Bokaleko auzapeza

  • Sylvie LEIZAGOYEN, Ainhoak auzapeza

  • Bénédicte LUBERRIAGA, Azkaingo auzapeza

  • Lionel SEVILLA, Baionako auzapezordea


Hamar lurralde eremuetako erreferente eta animatzaileak:

  • Éric NARBAIS-JAUREGUY, Amikuzeko Lurralde Eremua

  • Jean-René ETCHEGARAY, Euskal Kosta - Aturriko Lurralde Eremua

  • Hélène MARTY-CHALEON, Errobiko Lurralde Eremua

  • Gilbert OÇAFRAIN, Garazi-Baigorriko Lurralde Eremua

  • Bernard CACHENAUT, Iholdi-Oztibarreko Lurralde Eremua

  • Raymond DARRICARRERE, Errobi-Aturriko Lurralde Eremua

  • Laurence MASSONDO-BESSOUAT, Bidaxune aldeko Lurralde Eremua

  • Isabelle PARGADE, Hazparne aldeko Lurralde Eremua

  • Pierre QUIHILLALT, Xiberoko Lurralde Eremua

  • Cédric CURUTCHET, Hego Lapurdiko Lurralde Eremua

Interesgarri izanen zaizu