(Ipar EH)

Emendakin berri bat ahate gripeen debekuetan

Hegazti gripearen arrisku heina gorenean denez hegaztiak kanpora ateratzeko debekua bada salbu etxalde ttipiek biosekuritate arauak bermatzen eta albaitariaren baimena lortzen badute. ELB eta Confédération Paysanne sindikatuen lanari esker lortua.

Emendakin berri bat ahate gripeen debekuetan
Ahate kriaxerak ta beste lumadunak kanpora joaiteko baimen bila. EUSKAL IRRATIAK
Ximun Üthürralt
2026/11/24 16:04

Iragan ostiralean ahate gripearen arrisku maila hein gorenera igo dute Frantzian. Haatik emendakin baten arabera biosekuritate baldintzak eta marexala edo albaitariaren baimenarekin, laborantxa ttipiek hegaztiak kanpora ateratzeko baimena ukaiten ahal lukete. Emendakin horrek erruteko oiloendako ez du balio agintariek ekonomikoki arrisku handiegia ikusten baitute jakitez hazkuntza anitzez handiagoak, eta dentsitate handikoak direla.

Julen Perez ELBko kide eta kriaxera ahate hazlea entzungai:

Urtero hegaztien neguko migrazioarekin batera jiten dira murrizketak. Haatik azken urteetan agintariek ELB eta Confédération Paysanne sindikatuekin eraman esperimentazio lanari esker ondorio baikor elibat agertzen dira.

Interesgarri izanen zaizu