Emisio ahuleko gunea ekainaren lehenean ezarriko da indarrean, Lapurdiko kostaldean

Euskal Hirigune Elkargoak ontzat eman du neurria, hainbat elkarteren protesten artean. Bestalde, martxoaren 29an bozkatuko dute elkargoaren aurrekontua.

Emisio ahuleko gunea ekainaren lehenean ezarriko da indarrean, Lapurdiko kostaldean
Jean Rene Etxegarai Euskal Hirigune Elkargoko lehendakaria mintzo, biltzarrean. EUSKAL HIRIGUNE ELKARGOA
Admin
2025/02/15 16:32

Mugimendua izan da larunbatean, Euskal Hirigune Elkargoaren biltzar osoaren karietara. Ipar Euskal Herriko Emisio Ahuleko Gunearen kontrako kolektiboa eta Motodunen federakuntzako kideak han ziren beren haserrearen berri emateko, Tarnosetik Hendaiaraino, ibilgailu zaharren baztertzeko erabakiaren kontra. Hautetsiek berriz eztabaidatu dute eta delibero horren alde berriz bozkatu 96 alde, 47 kontra eta 64 abstentzio. Testua arraikusi dute, malgutasun gehiago ezarriz. Erabakiaren aplikatzea ekainaren lehenera gibelatu dute ere Horrez gain, Xiberoko hazleen sustenguz mozio bat ere onartu dute hautetsiek. Tuberkulosiari buru egiteko urratsetan direnean Xiberoko hamabost bat etxalde. Laborariek kabalen hiltzeko protokola gogorregi dela diote.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu