Uztaritze (Ipar EH)

Eneko Pelletrat pilotari ohia zendu da, moto istripu baten ondorioz

Goiz honetako egunsentian iragan da ezbeharra, haize azkarrengatik. Uztariztar sortzez, baziren urteak Zugarramurdin bizi zela. Luzeko eta joko garbiko pilotari famatua izan zen.

Eneko Pelletrat pilotari ohia zendu da, moto istripu baten ondorioz
Eneko Pelletrat-ek istripu bat ukan du goiz honetako egunsentian, Urdazubin. NAFARROAKO POLIZIA
Xarlot Etxeberri
2025/11/14 18:12

Eneko Pelletrat zendu da ostiral goiz honetan, azaroaren 14an, Urdazubin izan moto istripu baten ondorioz. Haize azkarrengatik, bidearen gainera erori haga elektriko batek eragin du ezbeharra.

Sortzez uztariztarra zen eta Zugarramurdin bizi zen. Luzeko eta joko garbiko pilotari trebea izan zen Kapito Harri elkartean. Geroztik Iparraldeko Pilota Batzordeko kide zen eta Bota Luzeko bultzatzaile ere. 51 urte zituen.

Interesgarri izanen zaizu