Enpresa txiki, ofiziale eta komertzioentzat dirulaguntza berri bat

10.000 eurorainoko diru laguntza eskura dezakete hamar langile baino gutxiagoko enpresek ofizialgintza bultzatzeko, bezeroak kaptatzeko edo trantsizio ekologikoan urratsak emateko.

Enpresa txiki, ofiziale eta komertzioentzat dirulaguntza berri bat
Euskal elkargoko eta Akitaniako gidaritza batzordeko ordezkariak. EUSKAL HIRIGUNE ELKARGOA
Ihintza Arrieta
2025/05/20 11:39

900.000 euroko aurrekontua onartu dute Euskal Hirigune Elkargoak eta Akitania eskualdeak, enpresa txiki, ofiziale eta komertzioak laguntzeko. Bi urteko dispositiboa da, Hurbileko Ekintza Kolektiboa deitzen dutena, hamar langile baino gutxiagoko enpresei zuzendua zaiena. Ofizialgintza bultzatzea da helburua, eta enpresa txikiak garapenean laguntzea eta trantsizio ekologikoaren bidean urratsak ematea. Horrez gain, 55 urte baino gehiagoko ofizialeen kasuan, enpresaren transmisioan informazioa eta segipen pertsonalizatua ere eskainiko zaie.

Ipar Euskal Herriko 148 herri sartzen dira barne dispositiboan, kostaldeko hiri handienak baztertu baitituzte baserrialdea bultzatzeko. Bi urteko dispositiboa da, 2027ra arte luzatuko dena eta interesa duten enpresek herriko etxeetan edo euskal elkargoaren egoitzan atzemanen dute informazioa.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu