7.200 m2-ko lur baten erosteko akta pribatua izenpetu dute EPFL Lekuko Lurren Erakunde Publikoak eta saltzaileek. 2.500 m2 Beskoitzeko Ikastola berriaren egiteko izanen dira. Horrez gain, zati bat ere atxikiko da eskola publikoaren haunditzeko xedez
Azkenean bere garapen proiektua eramaiten ahalko du Beskoitzeko Ikastolak. Aitzineko herriko kontseiluarekin krisia bizi izan ondotik, egoera ainitz hobetu dela 2024tik auzapez den Pascal Jocouren kontseiluarekin erran daiteke. 7.200 m2-ko lurra erosiko die saltzaileei Beskoitzeko Herriak EPFL Lekuko Lurren Erakunde Publikoaren laguntzarekin.
Jakin behar da gune hori ekipamendu publikoetarako erreserbatua zela PLU Lekuko Hirigintza Planean. Horren bitartez merkatu pribatuaren prezioa baino ainitzez apalagoan estimatu du Les Domaines erakundeak, 35 eurotan metro karratua hain zuzen ere. Saltzaileak eta EPFL-k akta pribatua izenpetua dute. Milioi bat Euroko proiektua burutuko du Seaskak gune hortan. Obrak urte bukarean hasiko dira. Eta 2026/27ko sartzerako prest izan behar litaike Beskoitzeko Ikastola berria.