Pasa den astean lur litatze berri bat gertatu zen Ziburu eta Hendaia arteko kostaldeko Erlaitzako bidean. Lur batzuk deskalifikatzeko erabakia hartu da, eta horrek errepidea gibelatzeko aukera emanen du, segurtasuna bermatzeko, bost gunetan.
Lur-erortze berri bat izan zen joan den astean Ziburu eta Hendaia arteko kostaldeko bidean, Juantxo kanpinaren eta bunker zaharraren arteko zatian. Ondorioz zentzu bakarrean da pasaia gune horretan.
Itsasbazterreko Kontserbatorioa eta Departamendua, Erlaitzaren biderako Batzordean diren herriekin batera, ados eman dira lur sail batzuen deskalifikatzeko, eta lur batzuk erosteko nagusiei. Horrek aukera emanen du errepidea modu neurtuan gibelatzeko tokiz, arriskutsuenak diren guneetan, zehazki bost gunetan.
Erlatzako bidearen higadurak arazo franko sortarazi ditu azken urteetan, eta gidaritza batzorde bat ere martxan da irtenbideak atzemateko. Filipe Aramendi Urrunako auzapezaren iritziz kostaldeko errepidea erortzen ari da eta behin behineko irtenbidea atzeman da. "Denbora mugatu baterako aterabide bat atzemana izan da, hots, bost puntutan bidearen gibelapen batzuk egitea. Gure bilkuretan aipatua izan da hamar urteren buruan bide hori hestea, eta aterabideak bilatu behar direla", dio Urrunako auzapezak.
Denbora mugatu baterako aterabide bat atzemana izan da, hots, bost puntutan bidearen gibelapen batzuk egitea egitea. Gure bilkuretan aipatua izan da hamar urteren buruan bide hori hestea, eta aterabideak bilatu behar direla
Itsasbazterreko Kontserbatorioa da Erlaitza inguruko lur batzuen jabea, eta bere onespena eman du deskalifikatuak izan daitezen lur batzuk, gaur eguneko errepidea, bost gunetan, gibelatua izan dadin metro batzuetan, lur-erortzeak saihesteko.
Bi urteko lanak izanen dira, behin behinean errepidea segurtatzeko, eta ondotik ikusi beharko da Ziburu eta Hendaia arteko kostaldeko bideak atxikitzen duenez. Iker Elizalde Departamenduko kontseilariaren iritziz, hartu den deliberoak, aukera emanen du ongi aztertzeko ondoko urteetan zer egin bide horrekin.