Erlaitzeko bidea gibelatuko dute hainbat gunetan, lanjerrak saihesteko

Hetsierarik ez da izanen behin behinean, baina hobekuntza lanak aitzinikusten dituzte hainbat tokitan. Prefetak ikerketa bat egiteko galdea onartu die Ziburu eta Hendaiako herriko etxeei.

Erlaitzeko bidea gibelatuko dute hainbat gunetan, lanjerrak saihesteko
Sokoa eta Hendaia arteko Erlaitzeko errepidea ez dute epe ertainean zerratuko.
Admin
2024/12/26 16:26

Sokoa eta Hendaia arteko Erlaitzeko errepidea ez dute epe ertainean zerratuko. Hala ere, hemendik hamar urtera ahuleziak jasan litzaketen sei gune kritikotan, gibelatze obrak eginen dira, itsaslabarraren higaduragatik. Haatik, Sokoatik Juantxo kanpalekura doan zatia hetsiko da, leku horretan topografiarengatik ez baita gibelatze lanik egiten ahal. A63 autobidera buruz daraman bidea erabili beharko da. Ziburu eta Hendaiako auzapezek zerratze horren ondorioen aztertzeko ikerketak galdegin dituzte. Eta prefetak eskaera hori onartu du. 2027an egitekoak litzateke aipatutako obrak. Joan den abenduaren 11an bildu zen gidaritza batzordea.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu