Euskaldunek erleekin eta naturarekin zuten lotura du hizpide ikusgarriak. Baionan eskainiko dituzten sei emanaldietarako baina sarrerak jada agortu dira.
‘Bezperan’ ikusgarri berria taularatuko du Bilaka konpainiak. Gernika lanaren ondotik, Akitania Berriko Eszena Nazionalak Bilaka kolektiboaren sorkuntza artistiko berria ekoiztu du. Aldi honetan, zortzi dantzarirekin eta lau musikarirekin, eta Daniel San Pedro taula-zuzendariaren laguntzarekin. Dantza, musika, kantua, poesia eta antzerkia uztartuz, erleei eta orokorrean naturari egin goraipamena da ikusgarria. Lehen aldiko urtarrilaren 24 arratsaldean eskainiko dute, ondotik bost aldiz heldu den asteazken arte. Leku guziak salduak dira.