Azken bi urteetako errepresioa handituz joan dela ohartarazi dute talde politiko desberdin batzuetako militanteek ebiakoitzean Baionan. Errepresio hori buru egiteko, manifestaldia antolatuko dute.
60 bat pertsona bildu dira ebiakoitzean Baionako auzitegiaren aitzinean, errepresio politikoaren salatzeko. Talde desberdinak dira batu egoera larriaren azpimarratzeko: Jardun, U14, Ostia sarea, J’Accuse, Ipar Euskal Herriko Kontseilu Sozialista, Lagundu edota Blokatu kolektiboak baesteak beste.
Azken bi urteetan Ipar Euskal Herriko hainbat mugimendu politiko eta sozialetako militanteek azkarki jasan dutela errepresio horren gogortzea erran dute. Bederatzi auzi eta 31 auzipetu kondatu dituzte baina errepresioak beste forma ainitz ere hartzen dituela azpimarratu dute: atxiloaldiak, miaketak, DNA aztarnen hartzea, segipenak edota itotze ekonomikoak.
Errepresio hori militanteen beldurtzeko eta mugimenduen ahultzeko tresna dela salatu dute. Horren kontra borrokatzeko manifestaldia eginen dute maiatzaren 16an bost orenetan.