Baiona (Ipar EH)

Errugbia: Baionak TOP14 txapelketako finalerdia Tolosaren aurka jokatuko du ostiralean Lyonen

Besta haundia izan zen ostiralean Baionan. Aviron taldeak erakutsi du ezin garaitua dela Jean Dauger zelaian aurten. Play Offetako kanporaketa 20 - 3 eraman zuen Clermonten aurka. Ostiralean Tolosako talde haundiari lehiatuko zaio finalerdia kari.

Errugbia: Baionak TOP14 txapelketako finalerdia Tolosaren aurka jokatuko du ostiralean Lyonen
Avironeko zaleek beren jokolariei egin harrera beroa final-laurdena aintzin @AVIRON FACEBOOK
Kriztof Arotzarena
2025/06/16 09:09

A zer sasoia daramaten Txuri-Urdinek! nork erranen zuen denboraldi hasieran TOP6-rako sailkatu zirela. Eta orain azken 4 hoberenetan dira. Lyoneko zelaiak gerizatuko ditu TOP14 txapelketako finalerdiak. Ostiralean Aviron ariko da Stade Toulousainen parean. Eta larunbatean, Bordele-Bègles eta Toulonen arteko norgehiagoka izanen da.

Beste errugbiko emaitzak:

Mutikoak - Promotion Régionale 1 - Frantziako txapelketako final-laurdena:

  • Uztaritze-Jatsuk galdu du 32 - 30 Villeneuve de Marsanen kontra.

Mutikoak - Gazteak - Frantziako txapelketaren finala :

  • Urdazuri batasuneko jokolariek galdu dute Beaujolais-ren kontra. 9-na bukatu da partida. Haga arteratze edo penalitateetan trenkatu da eta Beaujolaiskoak nagusitu dira.

Mutikoak – Artekoak - Frantziako txapelketaren finala :

  • Nafarroak galdu du Issoiren kontra 21 - 12

Neskak – Artekoak - Frantziako txapelketaren finala:

  • Hamarreko errugbian, Urdazuri batasuneko neskek irabazi dute. Vierzon-en ari ziren. Bobigny, Orange eta Bresten aurka lehiatu ondotik, lapurtarrak azkarrenak atera dira.


PILOTA


Esku huska

Plaza laxoan,

Lehen mailako Ipar EHko txapelketako final-laurdenak

  • Goizeko Izarra (Iribarren  -Etxegoin) 30 / Airetik (Olhagarai – Oxarango) 25

  • Urruña (Elgart – Zigarroa) 30 / Baigorri (Haristoy – Luro) 22

  • Irisarri (Etxegarai – Arbeletxe) 30 / Noizbait (Hiribarne – Maitia) 27

  • Uhaldean (Bidart anaiak) 30 / Baigorri (Elgart – Iribarren) 22

Finalerdiak aste buru huntan Baigorrin:

  • Goizeko Izarra / Uhaldean

  • Irisartarrak / Urruñarrak

Trinketean

Hazparneko MASTERS lehiaketaren finalerdiak

  • Asteazkenean: Larralde – Gixandut / Pierre Etxeberri – Luro

  • Ostegunean: Mariluz – Sanchez / Ospital – Orhategarai

Aintzin partidak ere izanen dira buruz buru:

  • Asteazkenean: Mattin Etxeberri / Unai Etxeberri

  • Ostegunean: Nicolas Dufau / Peio Larretxea

Finalak igandean


LASTERKALDIAK

Amikuzeko lasterkaldia: Iban Larrandaburu eta Marie Etchepareborde garaile

Milafrangan Gaindi: Nicolas Mariani eta Marie Picamilhek irabazi dute.

TENNIS

Mayar Sherif egiptoarrak eraman du Miarritzeko Engie Open txapelketa 7/5 - 6/4 Sarah Rakotomanga madagaskarraren parean.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu