Larraine (Xiberoa)

Espinal eta Sanchez, Larraineko Betzula sariketako 22. txapeldunak

Ostiraletik igandera luzatu zen Larrainen Betzula sariketaren 22. edizioa. Zortzi pilotari aritu ziren, eta Espinal eta Sanchez nagusitu ziren atzoko finalean.

Espinal eta Sanchez, Larraineko Betzula sariketako 22. txapeldunak
Igandean bukatu zen Larraineko trinketan Betzula sariketa. EUSKAL IRRATIAK
Artzen Letona
2026/08/24 09:13

Ostiralean hasi zen 22. aldiz Larraineko Betzula sariketa bi final erdiekin. Maiz eta Larreren 40 puntuak Mariluz Guichanduten 21ei gailendu zitzaizkien. Bigarren partidan, Espinal eta Sanchezek 40 tanto eta Ospital Orategaraiek 24 erdietsi zituzten.

Atzo, finala Espinal eta Sanchezen garaipenarekin trenkatu zen, 40 eta 31 gailendu baitzizaizkien Maiz eta Larreri. Partida zaila izan zen galtzaileentzat, hastapenetik zailtasunak izan zituztelako jokoan sartzen, hamar puntuko desberdintasuna sortuz eta handituz joan zena bukaera arte. Azken puntuetan zalantza sortu zieten nafartarrei, eta bederatzi puntuko desberdintasunarekin galdu. Galdu arren, pozik agertu zen Ducassou ordezkatu eta berezkoetan sartu berri den Andoni Larre.

Interesgarri izanen zaizu