Lucie Francini eta Ariane Fravaloren argazki erakusketa urratu dute. "Poils incarnés" deitzen da potreta sorta eta emazteen gorputzeko ileak ezartzen dituzte agerian
Hamalau emazteren gorputzak argazkitan erakutsi dituzte Lucie Francini eta Ariane Fravalo argazkilariek. San Andres plazan erregularki ikusten dira margolan ezberdinak, horretara dedikaturiko murru batean. Kaxu galeriak du kudeatzen eta aldi honetan, emazteen gorputz edota aurpegiak ageri dira, gaur egungo estereotipoetatik at direnak, depilatu gabekoak eta bakoitza bere formekin. Ideia zen, ileen inguruko tabuak haustea, emazteen ileak erakustea eta generoaren inguruko normak deseraikitzea.
Normetatik at diren emazteen gorputzek oraindik jenatzen dute
Badirudi argazki horiek ez direla denen gustokoak eta urratuak izan dira. Ez dakite nork urratu dituen eta zer helbururekin baina hala ere obra kolektibo baten suntsiketa dela salatu dute Francini eta Fravalo argazkilariek, baita Kaxu galeria antolatzaileak eta beste hainbat elkartek ere.
Ez dituzte argazki horiek berriz ezarriko, diren bezala utziko dituzte gertaturiko agerian uzteko baina ondoko egunetan galeriarekin eta nahi duten guztiekin ekimentxo bat antolatuko dute murruan bertan, tokia berreskuratzeko, kolektiboki eta sorkuntzatik.