Hendaia (Lapurdi)

Etorkinenganako elkartasuna aldarrikatu dute milaka lagunek, Hendaia eta Irun artean

Migrazio politika «hiltzaileak» salatu dituzte, eta babesa erakutsi diete epaituko dituzten zazpi ekintzaileei. Elkarretaratzera deitu dute astearterako, Baionako auzitegiko atarian.

Etorkinenganako elkartasuna aldarrikatu dute milaka lagunek, Hendaia eta Irun artean
Milaka manifestari elkartu dira Hendaia eta Irungo karriketan. LAB SINDIKATUA
Admin
2025/01/27 11:45

2.500 lagun baino gehiago ziren atzo Irun eta Hendaiako karriketan mobilizatuak, J’accuse lelopean, 80 kolektibo baino gehiagok migrazio politiken aurka deituriko manifestaldian. Urtarrilaren 28an Baionako auzitegian migratzaileen aldeko zazpi ekintzaile epaituko dituzte, iazko Korrikan 36 migratzaileri muga pasatzen laguntzeagatik. Epaiketa bertan behera uztea galdegin dute, baita «migratzaileen kriminalizazioa» salatu ere.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu