Etxepare lizeoko blokeoa amaitu da urriko bakantzen bezperan

Bernat Etxepare lizeoko ikasleek bi aste baino gehiagoko blokeoa amaitu dute, eta oporren ondoti ez dute luzatzea aurreikusten. Zuzendaritzak ikasleen antolaketa goraipatu du, blokeoak programazioan atzerapena eragin badu ere.

Etxepare lizeoko blokeoa amaitu da urriko bakantzen bezperan
Bernat Etxepare lizeoko ikasleek atzo amaitu zuten bi aste baino gehiago iraun duen blokatzea, urriko bakantzen bezperan. EUSKAL IRRATIAK
Esteban Bastié Aguerre
2026/10/17 07:00

Bi aste baino gehiagoz itxita egon ondoren, Bernat Etxepare lizeoko ikasleek atzo amaitu dute lizeoaren blokeoa, urriko bakantzak hasi aurretik. Ikasleek zuzendaritzarekin bildu ondoren jakinarazi dutenez, oporren ondotik ez dute blokeoa luzatzea aurreikusten.

Garikoitz Mujika lizeoko zuzendariak gazteen antolatzeko gaitasuna nabarmendu du. «Argi eta garbi frogatu dute badakitela antolatzen», adierazi du. Zuzendaritzak protesta sozial gisa hartu du mugimendua, eta ikasleekin zuzeneko komunikazioa izan duela azaldu du, «Haien haserrea bideratzeko», zuzendariaren esanetan.

Blokeoak atzerapena ekarri du ikastetxeko programazioan. Rafa Vima gaztelaniazko irakasleak ikasleen arteko desorekak saihesteko kezka azaldu du: «Ez genuen desberdintasunik edo desorekarik sortu nahi ikasleen artean». Hala ere, ikasleek, irakasleek eta zuzendaritzak nabarmendu dute blokeoa giro onean igaro dela. Ikasle den Xuban Oxandabaratzek ere balorazio baikorra egin du mobilizazioak iraun duen bi aste pasatxoez.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu