Pestiziden kontrolaren arintzeko 'Omnibus X' legea bozkatu behar zuten Europako diputatuek azaroaren bostean. Hainbat lekukotasun emanak izan dira Estrasburgon, besteak beste, Edouard Exilard Lohitzuneko laborariarena.
Europako legebiltzarreko diputatuek azaro hasieran bozkatu behar zuten "Omnibus X" legearen inguruan.
Lege horri esker administrazio lanak ttipituko direla aipatua bada, funtsean pestiziden baimenen berritzeko kontrol prozeduren arintzea ekarriko luke. Hortako Lohitzuneko Edouard Exilard laboraria, Estrasburgoko Europako parlamentura gomitaturik izan da bere jakilego eta lekukotasunaren emaiteko. Hots pestizidek minbizia ekartzen dutela salatu du urriaren 22an egin agerraldian, hark bere zazpi urteko alaba galdu ondotik 2005ean. Zientifikoek ere pestiziden eta minbiziaren arteko lotura frogatua dutela agerrarazi du. Haatik izan pestizida saltzaile ala industria farmazeutikoak presioa ematen dutela salatu du, izan ikerlari, hedabide ala politikariak erostez besteak beste. "Eurodiputatuek dirua eta osagarriaren artean hautatu behar dute", Exilarden arabera.
Azkenean legearen bozkatzeko eguna gibelatzen dute astez aste, agian datorren urte hatsarrean baizik ez delarik bozkatuko.