Deszentralizazioa eta mugaz gaindiko lankidetza, Europa «azkartzeko»

Mugaz gaindiko topaketak antolatu dituzte Baionan, Ipar eta Hego Euskal Herriko erakunde nagusietako ordezkariekin. Deszentralizazioaren, mugaz gaindiko natur parkeen eta besta ereduaren gaiak landu dituzte, besteak beste.

Deszentralizazioa eta mugaz gaindiko lankidetza, Europa «azkartzeko»
Hiru euskal eremu administratiboetako ordezkaritza zabala bildu zen Baionan.
Admin
2025/02/12 16:16

Mugaz gaindiko topaketak antolatu dituzte Baionan, Ipar eta Hego Euskal Herriko erakunde nagusietako ordezkariekin. Europa azkartzeko, deszentralizazio gehiagoren beharraz eztabaidatu dute eguneko mahai inguru nagusian. Bertan izan dira Imanol Pradales Eusko Jaurlaritzako lehendakaria, Jean René Etxegarai Euskal Hirigune Elkargoko presidentea, Ana Ollo Hualde Nafarroako lehendakariordea, Eider Mendoza Gipuzkoako ahaldun nagusia, Mathieu Berge Akitania Berria eskualdeko hautetsia edota Jean Jacques Lasserre Pirinio Atlantikoetako Departamenduko presidentea. Oro har, denek bat egin dute Euskal Herriko hiru eremu administratiboen arteko lankidetza indartzeko xedearekin. Mugaz gaindiko Europako parke naturalen egitasmoak izan dituzte aipagai arratsaldea, baita besta eredua ere. Azken eztabaida honetan parte hartu dute, besteak beste, Joseba Asiron Iruñeko auzapezak, Eneko Goia Donostiako auzapezak edota Juan Maria Aburto Bilboko auzapezak.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu