Euskal dantzen artxiboak ikusgai Guilcher etonologoaren funtsari esker

Guilcher etnologoak 1962 eta 1976 artean bildu 2 oren bideo 27 puskatan agerraraziko dituzte Dantzan elkartea eta Euskal Kultur Erakundeak. Euskal Herriko bideoetaz gain dantza urratsen azterketa zehatz bat hedatuko dituzte bi aste guziz.

Euskal dantzen artxiboak ikusgai Guilcher etonologoaren funtsari esker
Mutil dantza Baztanen. GUILCHER FAMILIA
Ximun Üthürralt
2025/10/21 17:01

Hilabete honetatik goiti Dantzan elkartea eta Euskal Kultur Erakundeak euskal dantzaren artxiboer lotu Guilcher funtsak agerraraziko dituzte. Altxor gisa ikusiak dira Guilcher ikusentzunezko bideo horiek.

Jean-Michel Guilcher (1914-2017) etnologoak ikerketa-lanaren zati handi bat euskal dantza tradizionalari eskaini zion. Hala nola, 1962 eta 1976 urteen artean Lapurdin, Baxenabarren, Xiberoan, Biarnoan eta Baztanen ibili zen. Bi oren bideo bildu dituzte eta horiek 27 puskatan agerraraziko dituzte.

Bideoak muntuak badira ere Jon Iruretagoyena eta Aritz Ibañez adituen  artikuluek xehetasun guziak emanen dituzte.

EKE: https://www.eke.eus/eu/kultura/dantza/jean-michel-guilcher-funtsa

Dantzan: https://dantzan.eus/bideoak/guilcher-01-ligi-atherei-1962-elixiri

Interesgarri izanen zaizu