Euskal Herrian Euskarazek Baionako departamenduaren egoitzan margoketa egin du

Buruilaren 27an ebiakoitz huntan Euskal Herrian Euskaraz-ek Baionan salatu du Euskara bigarren mailako hizkuntza bezala kontsideratua dela. "Euskaraz bizi nahi dugu" mezua margotu dute departamenduaren egoitzaren gainean.

Euskal Herrian Euskarazek Baionako departamenduaren egoitzan margoketa egin du
Euskal Herrian Euskaraz taldeko militanteak Baionan Departamenduaren egoitzan ekintza egiten ari. EUSKAL HERRIA EUSKARAZ.
Antton Castoreo
2025/09/27 10:48

Euskal Herrian Euskaraz (EHE) taldeak berriz ere bere arrengurak eta kexua plazaratu ditu buruilaren 27an Baionan.  Taldeko lau militantek Pirinio Atlantikoetako Baionako eraikinean “Euskaraz bizi nahi dugu” erranaldia margotu dute. Frantziako poliziak atxiki ditu goizean berean. Nahi izan dute salatu euskararen alde ari diren egiturek finantzamendu beharretan direla.

Euskararen Erakunde Publikoari (EEP) begira lehenik, EHEkoek salatzen dute aitzinkondu berria %65 emendatzea aitzinikusia zela baina Departamenduko agintariek Parisen presio egin dutela halako emendatzerik ez izateko eta erdietsi dute, EEPren aitzinkondua %10 baizik ez igaitea.


Bestalde, EHEk gaitzesten du ere Estatu frantsesak agintariek, Euskal Kultur Erakundearen diru laguntzak %15 murriztuko direla, diru laguntza hauek 2005etik honat ez dutelarik emendatzerik izan. Murrizketa horrek erakundea bera arriskuan ezartzen du.

Frantses Estatuko agintariak euskararekiko beti bezala itxurakerian ari direla eta euskaldunak bigarren mailako herritar gisa tratatzen gaituztela erakusten digu guzi horrek.

Abenduaren 6an, Euskal Herrian Euskaraz mugimenduak Durangon eginen du manifestaldi haundia, eta euskaltzale independentista guziak parte hartzera gomitatzen ditu.



Departamenduak ezin du EEPren finantzamendua emendatu


Ekintzaren bezperan, buruilaren 26an, Jean-Jacques Lasserre Pirinio Atlantikoetako buruak hitza hartu zuen bere aitzinkonduaren egoera txarra azaltzeko. Eta argi utzi zuen, EEPren finantzamenduan duen partea ez zuela ttipituko departamenduak, gehituz aldiz ezin zuela emendatu.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu