Baiona (Lapurdi)

Euskal Herriko 150 animali basen gida osatu du Iker Elosegi hazpandarrak

'Euskal Herriko Fauna Gida' gure bioaniztasuna aztertu eta gehiago ikasteko pizgarri izan nahi du. Elkar argitaletxeak eta Sua Edizioek argitaratu dute.

Euskal Herriko 150 animali basen gida osatu du Iker Elosegi hazpandarrak
Iker Elosegi bere liburu berriaren aurkezpenean, Baionan. (Esteban Bastie-Aguerre | Euskal Irratiak)
Admin
2024/12/05 11:10

Iker Elosegi hazpandarrak 'Euskal Herriko Fauna Gida' liburua aurkeztu du. Liburu horren xedea lurralde txiki honetan bizi diren animalia basekiko jakin-mina piztea da. Horretarako naturazale jarrera hartzea proposatzen du. Orotara, 150etik gora animalia aipatzen baditu ere, liburua ez da espezie katalogo bat. Animalia horien gaineko jakintza zabaltzera, beste espezie batzuk ezagutzeko gogoa piztera eta bizi garen ingurumena hobeki ulertzeko gakoak ematera dator.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu