Euskal Hirigune Elkargoa ikertua legez kanpoko ur zikinak isurtzeengatik

Baionako auzitegiak ur zikinak legez kanpo isurtzea leporatzen dio Elkargoari. Ikertzaileek azpimarratu dutenez, azken hiru urteetan isuritako bolumena 369 igerileku olinpikoren parekoa.

Euskal Hirigune Elkargoa ikertua legez kanpoko ur zikinak isurtzeengatik
Sud Ouest egunkariaren arabera, Ikertzaileek isurketa horien eta hondartza itxieren arteko lotura baieztatu dute. EUSKAL IRRATIAK
Erredakzioa
2026/09/21 15:34

Euskal Hirigune Elkargoa ikerkertzen ari da Baionako auzitegia, itsasora ur zikinak legez kanpo isurtzeagatik. Sud Ouest egunkariaren arabera, zehazki Miarritze, Bidarte, Getaria, Donibane Lohizune, Urruña eta Hendaiako saneamendu-sistemak ikertzen ari dira zehazki.

Ikertzaileek baieztatu dute 2019tik 2021era, tratatu gabeko 920.000 metro kubiko ur isuri dira hondartzetatik hurbil. Irudikatzeko: 369 igerileku olinpikoren parekoa da aipatutako bolumena. Gainera, egunkariak azpimarratu duenez, 2021ean bakarrik, tanpoiak eta bestelako 31 tona hondakin iritsi dira itsasora. Elkargoak adierazi duenez, ez dute adierazpenik egin, ikerketa martxan den bitartean.

Interesgarri izanen zaizu