Atharratze (Xiberoa)

Euskal Irratiak izanen dira Korrikako lehen lekuko eramaileak

1980. hamarkada hastapenetik Irulegiko Irratiak, Xiberoko Botzak eta Gure Irratiak egindako lana, 1990. hamarkada bukaeratik sarean egindako ahalegina eta geroztik sortu diren Antxeta Irratiaren eta Amikuzeko Irratiaren ekarpena omendu ditu AEKk.

Euskal Irratiak izanen dira Korrikako lehen lekuko eramaileak
Panpi Merkapide, Arantxa Idieder, Kriztof Arotzarena eta Ihintza Arrieta lankideak, 2024ko Korrikan Gure Irratiaren kilometroan. AEK-KORRIKA
Aimar Lopez Erasun
2026/03/03 16:22

Atharratzeko plazan, lekukoa eramaten lehenak Euskal Irratietako langile eta laguntzaileak izanen gara, Ipar Euskal Herrian euskarazko kazetaritza egiten eguneroko lana ospatuz.

Martxoaren 19an Atharratzetik abiatuko da Korrika, martxoaren 29an Bilbora iristeko. Abiatze egunean programazio berezia izanen dugu Euskal Irratietan Atharratzetik goizeko 10:00etan hasirik, Korrika Xiberotik abiatzeak bertan eragin duena aipagai izanen dugularik eguerdi arte, Atharratzen izanen den giroa kontatzearekin batera. 12:00tatik 13:00etara, Ondaiziela emankizun berezia eskainiko dugu, eta 14:00tatik landa, Arrosa sareko irratiek elkarlanean eginen dugu Zebrabidea magazina, gonbidatu andanarekin, baita Euskal Irratientzat, Naiz Irratiarentzat eta Arrosa sarearentzat Korrika jarraituko duten kazetariekin ere. 15:30ean Korrika abiatzearekin batera hitza Euskal Irratien autoan izanen diren lankideek hartuko dute, eta, ohikoa denez, Korrika Ipar Euskal Herrian dabilen artean ere zuzeneko jarraipena eginen diogu gure antenetan.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu