Euskal Konfederazioak euskararen aldeko engaiamenduaren barometroa aurkeztu du herriko bozen atarian

Euskal Konfederazioak euskararen aldeko engaiamenduaren barometroa aurkeztu du, hauteskundeen atarian hautagaien konpromisoa neurtu eta bozen ondotik neurri konkretuak martxan jartzen laguntzeko.

Euskal Konfederazioak euskararen aldeko engaiamenduaren barometroa aurkeztu du herriko bozen atarian
Jasotako erantzunak Euskal Konfederazioak bildu eta publiko eginen ditu herriko bozen lehen itzulia aitzin. EUSKAL KONFEDERAZIOA
Esteban Bastié Aguerre
2026/01/22 16:58

Martxoko herriko bozen atarian, Euskal Konfederazioak euskararen aldeko engaiamenduaren barometroa aurkeztu du, “Euskararen alde, herriek ere!” jardunaldiaren baitan. Tresna horren bidez, herriko bozetan aurkeztuko diren hautagaiak interpelatu nahi ditu, euskararen alde zer engaiamendu hartzeko prest diren jakiteko.

Tresnaren helburua bikoitza da: alde batetik, herritarrek beren herrietako hautagaien asmoak ezagutzea; eta bestetik, hautagaiei eta ondoko herriko etxeei, kargualdiaren lehen urtetik neurri eraginkorrak martxan jartzeko oinarri bat eskaintzea.
Barometroak 5 ardatz nagusi eta 20 neurri konkretu proposatzen ditu, herriko etxeek euskararen transmisioa, erabilera, prestigioa eta ikusgarritasuna indartzeko. Euskal Konfederazioaren ustez, euskararen berreskurapena ezin da soilik beste instituzio batzuen esku utzi, eta herriek funtsezko rola dute eguneroko hizkuntza politikan.

Hautagaiek martxoaren 1a arte dute galdetegia betetzeko. Jasotako erantzunak Euskal Konfederazioak bildu eta publiko eginen ditu Martxoak 15an, herriko bozen lehen itzulia aitzin.

Interesgarri izanen zaizu