Euskal Konfederazioko irakaskuntzako eragileek baliabide gehiago eskatu dituzte euskararentzat

Euskal Konfederazioak manifestatzera deitua du larunbat honetan, azaroaren 21ean, Baionan. Orain arte 1.700 pertsona pasak eman diote atxikimendua, eta horien artean euskarazko irakaskuntzako eragileek: euskal irakaskuntzaren geldialdia salatu dute.

Euskal Konfederazioko irakaskuntzako eragileek baliabide gehiago eskatu dituzte euskararentzat
Irakaskuntza arloko sare eta eredu guztietako eragileak daude babesleen artean: Ikas Bi, Biga Bai, Euskal Haziak eta Seaska elkarteak.EUSKAL KONFEDERAZIOA
Esteban Bastié Aguerre
2026/11/19 07:00

Orain arte 1.700 pertsona baino gehiagok eman diote atxikimendua, horien artean 300 hautetsi baino gehiagok; 200 elkartetik gorak ere bat egin dute. Eta irakaskuntza arloko sare eta eredu guztietako eragileak daude babesleen artean: Ikas Bi, Biga Bai, Euskal Haziak eta Seaska elkarteak, baita irakaskuntza pribatuko langileen eta irakasleen FEP-CFDT sindikatua ere. 

Eragile bakoitzak bere beharrak azaldu ditu. Céline Etxebarne Ikas Bi-ko langile iraunkorrak elkartearen ikuspegia aurkeztu du; Seaskak, berriz, tresna berriak sortzeko beharra azpimarratu du, Ramuntxo Labat Batzorde Eragileko kide berriaren bidez. Baina beharrak desberdinak izanagatik, geldialdi bera salatu dute: azken bi urteetan ez da sail elebidun berririk sortu, eta eskolen %30ek irakaskuntza elebakarra dute. Euskarazko irakaskuntzarako baliabide gehiago eta azterketak osorik euskaraz egiteko eskubidea eskatu dituzte.

Jakin Larunbateko manifestaldi egunari begira, egun osoko programa eskainiko dutela eta manifa zuzenean segitzeko parada izanen duzuela Euskal Irratietan 15ak45tatik goiti.

Interesgarri izanen zaizu