Euskal kosta ez da eskubaloiko maila profesionalean aritzen ahalko, sos faltagatik

Eskubaloiko Nationale 1 mailan, lehen tokia segurtatua dute azken partida jokatu aitzin Euskal Kostako neskek. Baina 250.000 euro gehiago behar litaizke hozka bat gorago den bigarren maila profesionalean lehiatzeko eta gehigarri hori ez dute lortu.

Euskal kosta ez da eskubaloiko maila profesionalean aritzen ahalko, sos faltagatik
Euskal Kostako taldeak bere zaleak eskertu ditu etxeko azken partidatik landa Baionako Lauga gelan larunbatean
Kriztof Arotzarena
2025/05/12 08:22

Denboraldi bikaina bururatzen ari dira Euskal Kosta eskubaloi taldeko neskak. Nationale 1 mailako azken partida jokatuko dute bi asteren buruan azken taldearen zelaian. Ondotik baliteke igaiteko partida erabakigarria ez jokatzea. Arazoa da Frantziako bigarren mailan lehiatzeko 250.000 euro gehiago beharko lliratekeela Eta arduradunek ez dute diru zama hori bildu ahal izan.

ESKUBALOIA

  • Emazteak - NATIONALE 1

    Euskal Kosta 30 / Angouleme 18

  • Emazteak - NATIONALE 2

    Zibero 30 / Mont de Marsan 24 (Sailkapeneko seigarren dira atharraztarrak)

  • Emazteak - IBERDROLA LIGA

    Bera bera 33 / Granollers 33

    Donostiako Bera Berak Iberdrola Ligako play-offeko finalaurrekoa jokatuko du, Granollers kanporaturik. 33na berdindu dute Donostian bainan joaneko partida eraman zuten gipuzkoarrek kanpoan. Finalerdietan, Malagari lehiatuko zako Bera Bera. Joaneko partida maiatzaren 21ean Donostian.


PILOTA

  • Gizonak - ESKU HUSKA - XX. Atharri txapelketaren finala

    Lafitte eta Ducassou 40 / Ospital eta Orhategarai 30.

  • Gizonak - PLAZA LAXOA - Lehen mailako Ipar Euskal Herriko txapelketa (Senpere)

    Amikuzeko Thikoipe – Mendiburu 30 / Airetikeko Olhagarai – Oxarango 21

    Lau Herriko Dizabo – Lafitte 30 / Baigorriko Hariztoi – Luro 23

    Hazparneko Larrondo – Duhalde 30 / Itsasuko Fourmeaux – Agerre 17

    Senpereko Azkona eta Otegi 30 / Hazparneko Hiribarne – Maitia 24

    Uhaldeaneko Bidart anaiak 30 / Amikuzeko Amulet – Cazenave 23

    Astelehen arratsaldean:

    Senpereko Goienetxe eta Ellande Jauregi / Baigorriko Elgart - Iribarren

    Urruñako Elgart – Zigarroa / Denek Bateko Lafitte – Harizmendi

    Mauleko Berrogain – Etxart Sarasola / Baigorriko Goikoetxea – Erreka

  • Gizonak - EZKER PARETA - Final-laurdenetako ligaxka

    Artola 22 / Etxeberria 14

    Finalerdia igandean: Artola / Larrazabal

    Beste finalerdia larunbatean: Laso / Altuna


ERRUGBIA

  • Gizonak - TOP 14

    Racing 24 / Aviron 24
    Sailkapenean, laugarren dira eta bosgarrena 7 puntutara gibelago dute. Heldu den larunbatean Vannes sailkapeneko azken taldea jasoko dute Baionako Jean Dauger zelaian.

  • Gizonak - PRO D2

    Sasoiko azken partida heldu den ostiralean Agileran: BO / Colomiers

  • Gizonak - FEDERALE 2

    Final-hamaseirenetako joaneko partida Hazparnen: Hazparne 16 / Cahors 10

    Itzuliko partida heldu den igandean.

  • Gizonak - FEDERALE 3

    Final-hamaseirenetako joaneko partidak igandean. Itzulia pasatuko dutenak FEDERALE 2rat iganen dira.

    Donapaleu / Arrangoitze-Basusarri (Derbia)

    Larresoro / Gan

  • Emazteak - ELITE 2

    Arroxela 45 / ASB 10

    Finalerdia heldu den asteburuan.


FUTBOLA

  • Gizonak - ESPAINIAKO LIGA

    Athletic 1 / Alaves 0 – partida hitsa

    Atletico Madrid 4 / Erreala 0

    Betis 1 / Osasuna 1

    Sailkapena: Bilboko Athletic laugarren, Osasuna hamaikagarren, Erreala hamabigarren eta Alaves hamazazpigarren.

  • Gizonak - NATIONAL 2

    Angeluko Genêts 1 / Hyères 3

    Angeluarrak mailaz jausten direla jakina da.

  • Gizonak - NATIONAL 3

    Castanet 2 / Aviron 2

    Baionarrak mailaz iganen dira.

  • Emazteak – ESPAINIAKO LIGA

    Erreala 4 / Granada 2

    Athletic 1 / Espanyol 0

    Eibar 0 / Atletico Madrid 2

    Sailkapena: Athletic laugarren, Erreala seigarren eta Eibar bederatzigarren.

LASTERKETAK

  • Baigorriko Artzainen lasterkaldia

    Artzainen lasterkaldia 23,6 km – 1350 m+

    Damien San Martin hendaiarra eta Céline Julien garaile.

    Oilarandoi Goiti Beheiti: 15 km – 940 m+

    Geoffrey Machicote Baionarra eta Cynthia Rodrigues.

  • Larrungo desafioa

    4,4 km – 850D+

    Hiru Herri elkarteko Imanol Kañamares Berriozarko lasterkariak eta Maeva Danois biarnesak irabazi dute.


TXIRRINDULARITZA

  • Bidasoa itzulia 2025
    Marc Torres Ibizako txirrindulariak eraman du 51. Bidasoa itzulia

    Artekoen mailan, Hazparne – Issarbe etapa eraman du Soan Ruesche Nantes aldeko pirripitalariak. Sanz Urkaregi gipuzkoarra bigarren.

  • Italiako Giroa 2025 – hirugarren etapa

    Pedersen danimarkarrak bere bigarren etapa irabazi du, esprintean, eta atorra arrosa berreskuratu du. Primoz Roglic esloveniarrak kendu zakon larunbatean. Roglic bigarren da beraz Pedersenen gibeletik.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu