Euskal Pilota Selekzioa lehen aldiz ariko da ofizialki Munduko Txapelketa nagusi batean

2025ean lehen aldiz parte hartu bazuen 22 urtez pekoen Munduko Txapelketan Euskal Selekzioak, lehen aldiz lehiatuko da helduen mailan bozka historikoa gertatu denetik duela kasik bi urte. Urriaren 15etik 24ra iraganen da Argentinan eta Uruguain

Euskal Pilota Selekzioa lehen aldiz ariko da ofizialki Munduko Txapelketa nagusi batean
Urriaren 1ean aurkeztu zuten Euskal Pilota Selekzioa Gasteizen. EEPF
Kriztof Arotzarena
2026/10/05 08:00

Herri oso bat ordezkatu nahi du Euskal Pilota Selekzioak


Jakina da bakarrik Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako pilotariak baizik ez direla lehiatzen ahal mementoko Euskal Selekzioan. Ipar Euskal Herritarrak ariko dira Frantziarekin. Eta nafarrak Espainiarekin baita EAE Euskal Autonomia Erkidegoko batzuk ere, trinketeko modalitate gehienetan ez baita aritzen ahalko Euskal Pilota Selekzioa. Hau Munduko Txapelketarako sailkatzeko Pariseko Nazioen liga bozka historikoa aitzin jokatu baitzen. Salbuespenak badira hala ere. Nafar batek joka lezake frogatuko balu hiru urtez erroldatua izan dela EAEko hiru probintzietarik batean. Ipar Euskal Herritarrek zailago lukete. Nafarren baldintza betetzeaz gain, hiritartasun bikoitza behar lukete izan ere Euskal Pilota Selekzioaren atorrarekin soinean jokatzeko.


XX. Munduko Txapelketa Argentinan eta Uruguain urriaren 15etik 24ra

Euskadiko Pilota Federazioak Gasteizen aurkeztu berri du Argentinan eta Uruguain lehiatuko den selekzioa eta 41 pilotari ariko dira. Ipar Euskal Herritik 40 ariko dira Frantziarekin eta aitzin erran bezala nafarrak Espainiarekin baita EAEko plekari batzuk ere.


Joxe Mari Mitxelena Euskadiko Euskal Pilota Federazioko lehendakariarekin egin elkarrizketa artikulu honi lotutako soinuan entzun daiteke.

Interesgarri izanen zaizu