(Hego EH)

Euskal selekzioa sortzearen alde bozkatu du Nazioarteko Pilota Federazioak

Bi herenen gehiengoa gaindituta, euskal selekzioa ofizial egitearen alde egin du Iruñeko batzarrean. Madrilen baiezkoa falta da oraindik.

Euskal selekzioa sortzearen alde bozkatu du Nazioarteko Pilota Federazioak
Pilota Selekzioaren Aldeko Mugimenduaren elkarretarzatzea Iruñean.
Admin
2024/12/28 16:37

Eusko Autonomia Erkidegoko Euskal Pilota Federazioaren ofizialtasuna onartu du Nazioarteko Pilota Federazioak, Iruñean egindako ohiko biltzarrean. Urteak daramatza Euskadiko federazioak ofizialtasuna erdiesteko borrokan, eta lehen urratsa eman du. Hala ere, hasiera batean Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako jokalariek bakarrik hartuko lukete parte. Madrilek du azken hitza ofizialtasun hori onartzeko orain. Haatik, PSOEk eta EAJk egindako akordio baten bidez, kirol batzuetan euskal selekzioen ofizialtasunean aitzina urratsak emateko engaiamendua hartu zuen Pedro Sanchezen alderdiak. Euskadiko Federazioak eskaria eginen dio Espainiako Kirol Kontseilu Gorenari, eta ofiziala egin ahal izateko beharrezko dokumentazioa aurkeztuko dio. Horrenbestez, baliteke euskal selekzioak 2026 urtean bere historiako lehen Munduko Pilota Txapelketa jokatu ahal izatea, Argentinan.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu