"Euskara Geroan" elkartea kezkatua da brebeta eta baxoan lekua galtzen ari baita euskara

Euskarak baliorik ez duela kolegioko brebetaren notazioan eta euskarak ezagupenik ez duela lizeoko erreforma kari salatzen du elkarteak.

"Euskara Geroan" elkartea kezkatua da brebeta eta baxoan lekua galtzen ari baita euskara
Lizeoko ikasleen manifestazio baten argazkia. EUSKAL IRRATIAK
Kriztof Arotzarena
2026/03/07 11:46

Euskara Geroan elkarteak bere arranguraren berri eman du brebeta eta baxoan euskara lekua galtzen ari baita.


Kolegioko brebetaren notazioan euskarak baliorik ez duela dio elkarteak


Kolegioko brebetari dagokionez, euskarak baliorik ez duela notazioan ohartarazten du. Orain ez dela gehiago kontrola jarraikian, eta ahozkoa nola notatua den ez dela argi. Hamabi gai dira eta euskara ez dela horietan sartzen damutzen da. Ipar Euskal Herri guztian elebidun sailak badirela azpimarratzen du eta salatzen du hauek ez dutela ezagupen berezi izpirik. Kolektiboak dionaz, inkoherentzia nagusi bat ageri da 2021eko zirkularraren helburuek proposatzen dutena eta gero praktika eta ebaluazioaren sistemak oztopatzen duenaren artean.


Ezagupenik ez dela lizeoko erreforma eta euskara baxoan gaiei dagokienez gaitzesten dute


Lizeoko erreforma eta euskara baxoan gaiei buruz, ezagupenik ez dela gaitzesten du Euskara Geroanek. Baxoko azterketetan desagertua da espezialitateetatik edota filosofia gaitik. Alta ahozko handia bezalako ariketa bat euskaraz pasatzen ahal dela frogatu zutelarik 2024ko baxoa kari, ahobizi/belarri prest txapak ezarririk. Beraz posible denean ere euskararen lekua oztopatua dela salatzen du elkarteak.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu