Euskara hutsezko haurtzain-etxea irekiko dute Aiherran

Itxaro Elosegi Martinon, Lisa Garra eta Amandine Cazaux emazte gazteen ametsetako proiektua gauzatzear da. Eguzkilore izeneko haurtzain-etxe euskalduna apirilean irekitzea espero dute.

Euskara hutsezko haurtzain-etxea irekiko dute Aiherran
Itxaro Elosegi Martinon, Lisa Garra eta Amandine Cazaux proiektuaren eramaileak, 'Beltzegitea' etxearen aitzinean. EGUZKILORE
Admin
2025/01/31 10:56

Aiherrako 'Beltzegitea' etxean kokatuko da Eguzkilore haurtzain-etxe berria. Euskara, natura eta motrizitate librea oinarri harturik, heldu den apirilean hasiko dira zerbitzua eskaintzen. Euskal Hirigune Elkargoak iaz  erabaki zuen gune horretan proiektua garatzeko diru-laguntza eskaintzea. Bi hilabeteetatik, eskolara sartu bitarteko hamabi haur hartzen ahalko ditu haurtzaindegi berriak.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu