Euskararen alde "egoteko" baino, "egiteko" garaia heldu dela dio Kontseiluak Iruñean

Euskaltzaleon Martxa jendetsua iragan zen larunbatean Iruñeko Gaztelu plazan, Euskaltzaleon Kontseiluak antolaturik. Azterketak Euskaraz taldeak jaso ditu txalo gehien mobilizazioan, eta ongi etorri beroa egin zaie Euskaltzale Gazte sarekoei.

Euskararen alde "egoteko" baino, "egiteko" garaia heldu dela dio Kontseiluak Iruñean
Dantzan bururatu zuten larunbateko ekitaldia Gaztelu enparantzan. EUSKAL IRRATIAK
Jose Luis Aizpuru
2026/06/15 08:27

Hiru tokitatik abiatu ziren hiru zutabeak Iruñean, ofizialtasuna, jauzia hizkuntz politiketan, eta euskaltzaletasun antolatu eta indartsua  aldarrikatzeko eta galdegiteko. Mintzaldien ondoren Guk taldeko Arbola kantarekin dantzan bururatu zen ekitaldia.

Mobilizazioan parte hartu zuen ere ostegunean Urepeletik abiatu, eta larunbatean Iruñera iritsi zen Euskalgintzaren Gazte Sareak antolatutako martxa. Harrera beroa egin zieten manifestariek , eta behin Gazteluko plazara iritsita, hitza hartu zuten.

Entzun Xalbat Alzugarararien hitzartzearen zati bat

Idurre Eskisabel Euskaltzaleen Kontseiluko idazkari nagusiak mintzaldi suharra egin zuen Gaztelu plazako kioskotik. Euskarari pizkunde berri bat emateko mobilizatu zirela Bilbon abenduan, aipatu zuen Eskisabelek, eta orain beste urrats bat emateko prest direla. "Orain xedea da euskaraz bizitzeko behar dena eskatzea". Botere harremanak baliatzea ere galdegin zuen helburu hori erdiesteko. "Euskararen normalizazio eta biziberritzeak eskatzen du botere harremanen aldaketa sakona, egiturazkoa». 

Baionako Etxapare lizeoko ordezkaritza ere bazen ekitaldian, ikasle, buraso eta irakasleez osatua. Ofizialtasunaren zutabean hitza hartu zuen Goizane Etxeberrik, denen izenean.

Entzun Goizaneren hitzartzea osorik.

Interesgarri izanen zaizu