Baionako Trinkete Modernoan bildu dira euskalgintzako hainbat eragile, sindikatu eta norbanako, euskararen aldeko justizia aldarrikatzeko. Deialdia Euskal Herrian Euskaraz taldeak egin du, apirilaren 12an bi kide epaituak izango baitira: Gorka Torre
Baionako Trinkete Modernoan bildu dira euskalgintzako hainbat eragile, sindikatu eta norbanako, euskararen aldeko justizia aldarrikatzeko. Deialdia Euskal Herrian Euskaraz taldeak egin du, apirilaren 12an bi kide epaituak izango baitira: Gorka Torre eta Intza Gurrutxaga.
Bi auzipetuek abenduaren 3an desobedientzia ekintza bat burutu zuten Baionako Justizia Jauregian, bertako teilatura igo eta “Justizia euskararentzat” margotuz. EHEk argi utzi du euskararen egoera larria dela, hizkuntza eskubideak etengabe urratzen direla eta euskaraz bizitzeko benetako justiziarik ez dagoela.
Horren harira, apirilaren 6an Baionako kaleak betetzeko deia egin dute, hizkuntza eskubideen aldeko borroka indartzeko. Euskal Herrian Euskaraz-ek argi adierazi du: euskararen aldeko mobilizazioa inoiz baino beharrezkoagoa da.