Euskararen eguna: Hizkuntza Politika aitzin pausoak ematen ari da tokiko instituzioetan

Euskararen nazioarteko egunean, begia jarri dugu Ipar Euskal Herriko instituzioetan eta, bereziki, euskara teknikarien lanean.

Euskararen eguna: Hizkuntza Politika aitzin pausoak ematen ari da tokiko instituzioetan
Euskal Hirigune Elkargoko Hizkuntza Politika sailak 13 langile ditu euskararen inguruan lanean, Elkargoaren Etxeetan banatuak. Irudian, Hego-Lapurdikoa, Urruñan.
Esteban Bastié Aguerre
2025/12/03 09:00

Sektore txikia da oraindik, baina etengabe ari da hazten: gaur egun, dozena bat teknikari dira herriko etxeetan, zortzi udaletan banatuak; eta horiez gain, hamahiru langile ari dira Euskal Hirigune Elkargoko Hizkuntza Politiken zuzendaritzan, milioi bat euroko aurrekontuarekin.

2020az geroztik, Baiona, Urruña, Sara eta Azkaine bezalako herriek euskara teknikari postu berriak sortu dituzte. Teknikariek hiru ardatz nagusitan lan egiten dute: euskara sustatzea, eragileak saretzea, eta administrazioaren barnean zein herriko ekosisteman euskararen presentzia indartzea. Errealitateak herriz herri desberdinak badira ere, guztiek nabarmendu dute elkarlanaren eta sarearen beharra. Hala ere, instituzioen arteko konpromisoak ez du beti erritmo berean egiten aitzina. EEPren aurrekontua handitzeko behar den adostasunetik urrun gaude oraindik, eta erronka handia dute: 2050ean biztanleen %30 euskaldun izatera iristea.

Urruñako euskara teknikari den Ione Josié eta Sarako Herriko Etxean ardura bera duen Jose Cazaubonekin izan gara, baita Eneritz Zabaleta Euskal Hirigune Elkargoko Hizkuntza Politiken Zuzendariarekin ere.

Interesgarri izanen zaizu