Dozenaka ikasle, guraso eta hautetsiren babesa jaso dute azterketa gelatik manifestaldian ateratzean. "Kalteak kalte", desobedientzia aldarrikatu dute eta Seaskak errepikatu du ulertu duela euskaraz idatziak izan diren kopiak zuzenduak izanen direla.
Jende multzo ederra bildu da ostiral goiz honetan Baionako Etxepare lizeoan. Matematiken baxoko froga pasatu ondotik, lizeo barnetik sartzera ibili dira ikasleak, Desobedientziaz Baxoa Euskaraz banderolaren gibeletik. Eta sartzeko atean beha zeuden, txaloka, burasoak, irakasleak, hautetsi batzuk eta Seaskako arduradunak, beste banderola batekin eskuetan Baxoa Euskaraz Orain.
Maia eta Alba leheneko ikasleek erran digute lehenik zoin hizkuntza aukeratu duten frogarako:
Colette Capdevielle eta Peio Dufau diputatuak hor ziren. Kargu politikoaz gain, bere alabak matematikak euskaraz pasatzeko hautua egin duela erran digu Peio Dufauk. Frantziako Hezkuntza Ministroak iragarri badu 2028ko baxorako bi berezitasunetarik bat euskaraz pasatzen ahalko zutela Terminaleko ikasleek, lehenean pasatzen den matematikak euskaraz aztertzeko egoeraz galdegin diogu Peio Dufauri
Seaskak errepikatu du goizeko hitzartzean, ulertu duela euskaraz idatzirik izan diren kopiak zuzenduak izanen direla. Eta Seaskak galdegiten dio Ministroari matematikako azterketa ere dekretuan sar dezan uztailean. Eta 2028ko baxoari begira ere, jada esperimentazio gisa abiatzea 2027ko baxoa galdetzen du Seaskak.