Euskaraz mintzatzeagatik poliziak jo zuela erran ondoan, ez dela gertatu diote ikasleak eta familiak

Urrian izan zen lizeotarren mobilizazio batean Hegoa izeneko gazteak poliziak bortizki jo zuela salatu zuen "euskaraz mintzatzeagatik". Familiak dio hau ez zela horrela gertatu, "bortizkeriarik ez zen izan", eta barkamenak galdegiten dituzte.

Euskaraz mintzatzeagatik poliziak jo zuela erran ondoan, ez dela gertatu diote ikasleak eta familiak
Ikasleen mobilizazio bat Baionako karriketan. EUSKAL IRRATIAK
Jose Luis Aizpuru
2026/11/27 12:19

Lizeotar gaztearen aita Euskal Irratiekin jarri da harremanetan, eta abokatuak ere berretsi digunaz, urrian izan ziren gertakariak gezurtatzeko eta barkamenak galdegiteko. Oroit lizeoetako blokatzeen mobilizazioen testuinguruan gertatu zela salaketa. Gazteak erran zuenez, poliziari euskaraz zuzendu ondoren CRSak korrika jarraitu zioten gibeletik eta lurrean jo zuten. Hegoa gaztearen familiak salaketa jarri zuten komisaldegian, nahiz eta hastapen batean poliziak uzkur ziren salaketa onartzeko, azkenean pausatu ahal ukan zuten.


Ostegun arratsaldean Baionako komisaldegira deituak ziren familia eta abokatua, eta, gertakaria hor argitu dela erran digu gaztearen aitak. "Poliziarengandik bortizkeriarik ez zen izan", erran digu familiak, eta barkamenak eskatzen dituzten, kaltetuak sentitu diren orori.

Interesgarri izanen zaizu