Puntako entrenamendu publikoak izanen dira 18:00tatik landa Miarritzeko estadioan. Zazpiko errugbian, munduko talde hoberenetan da Fiji, gizonezkoak bi aldiz txapeldun olinpikoak izan direlarik, 2016 eta 2020an.
Euskarianseko bolondresen arabera, "gauza sinestezina" da gaur arratsaldeko norgehiagoka: punta-puntako errugbi VII entrenamenduak izanen dira, Euskarians selekzioaren eta Fijiko talde nazionalaren zazpiko errugbi taldearen artean.
Hitzordua arratsaldeko 18:00tan hasiko da, Miarritzeko Agilerako estadioan. Lehenik, 18:00tan, emakumezkoen taldeak izanen dira, eta ondotik 19:00tan, gizonezkoak.