Ezantzaren prezioek gora egiten segitzen dute

Ezantza prezioen gorakadarekin, jendea Hego Euskal Herrira doa. Tarteka, 40 zentimoko aldea bada litro batentzat.

Ezantzaren prezioek gora egiten segitzen dute
Turistak Ibardinera igotzen dira ezantzaren xerka, Ipar Euskal Herrian baino merkeago baita, kasik 40 zentimoz. EUSKAL IRRATIAK
Erredakzioa
2026/09/15 11:44

Ezantzaren prezioek gora egiten segitzen dute. Oraintxe bertan Diesela 2,30 euro litrokoa da Frantzian, eta 2,20 inguru Ezantzarentzat, Hormuzeko itsasartearen itiserarekin. Eta iragarria denez, prezioek gora egiten segituko dute. Prezioak, gainera, asko alda daitezke estazio batetik bestera, batzuetan kilometro gutxiren barruan ere. Hori ikusteko, frantses estatuak mapa interaktibo bat proposatzen du: horri esker ikus daiteke etxetik hurbil dauden estazioetako prezioak Frantziako batez bestekoaren gainetik edo azpitik diren.

Baina hala ere, Hegoaldean prezioek merkeago izaten segitzen dute. Batez beste, 1,90 euro inguru Diesela eta 1,95 Ezantzarentzat. Horrek kasik 40 zentimoko aldea egiten du litroka. Jendea hurrundik heldu da ezantza egitera. Bitartean, jakin interneten gasolindegi merkeenak ikusteko hautua duzuela estatu fransesan eta estatu espainiolan.

Interesgarri izanen zaizu