Ezpeleta (Ipar EH)

Ezpeletako biper sailan aurtengo lehen bilketak egin ondoren, ekoizleen artean kezka bada

Ezpeletako sor-markako biper ekoizleek lehen bilketak egin dituzte uztail hastapenetik, baina bero handiek eta idorteak eta sclerotium eritasunak ere kalteak eragin ditu. Egoera horren aitzinean, ekoizleek aterabideak xerkatzen dituzte.

Ezpeletako biper sailan aurtengo lehen bilketak egin ondoren, ekoizleen artean kezka bada
Panpi Olaizola biperraren sindikatu presidenteak adierazi du aurten, hamar bat ekoizlek utzi dutela piper saila. EUSKAL IRRATIAK
Lorea Mailharrancin
2026/08/21 07:00

Ezpeletako sor-markako hainbat biper ekoizle kezkatuak agertu dira aurtengo uztaren aurrean. Uztail hastapenean hasi dituzte lehen bilketak, baina uda honetako bero ukaldi handiek eta ur eskasiak piper zango anitz kaltetu dituzte. Horrez gain, sclerotium eritasun mota berri bat agertu da eta piper landare batzuk belztu ditu.

Egoera horri gehitu behar zaio aurten hamar bat ekoizlek piper saila utzi dutela. Ekoizleen arabera, larrialdi klimatikoaren aitzinean aterabideak lehen bai lehen atxeman beharko dira, piper landareak beroaren eta idortearen kontra hobeki babesteko.

Ekoizleak lanetan ari dira aterabideen aurkitzeko geroari begira. Sclerotium eritasunaren inguruan ikerketak egiteko, Europar Batasunak diru laguntza bat ekarri du. Anartean, ekoizleek espero dute datozen egunetarako iragarria izan den euriak piper landareei on eginen diela.

Interesgarri izanen zaizu