(Ipar EH)

FDSEA, zentsura-mozioa babestu zuten diputatuekin kexu

Gobernuaren erorketarekin, orain arte egindako lan guztia «peko errekara bidaltzen dela» salatu du FDSEAk. FDSEA laborari sindikatua kexu agertu da tokiko parlamentarien kontra.

FDSEA, zentsura-mozioa babestu zuten diputatuekin kexu
Departamenduko FDSEAko bozeramaileek Barnierren kontrako zentsura mozioa gaitsetsi dute. (Euskal Irratiak)
Admin
2024/12/10 12:00

«Diputatuek hitza jan dute». FDSEA laborari sindikatua kexu agertu da tokiko parlamentarien kontra. Berriki gertatu frantses gobernuaren erortzearekin, «orain arte egindako lan guztia peko errekara bidaltzen dela» salatzen du. Beren hitzetan, aitzinkontuen lege proiektuak «400 milioi euro» aitzinikusi zituen laborantza saila bultzatzeko; horrez gain, zerga apaltzeak, instalaziorako laguntzak edota sasoiko langileendako onurak ere kontuan hartuak izan zirela defendatzen dute. FDSEAren arabera, badu urte bat laborantzaren munduak alarma jotzen duela. Neurri horiek ekainean aurkeztu behar ziren, baina zentsura mozioak dena baztertu duela salatzen du.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu