Federico Arambururen erailketaren auzian akusatuen nortasuna eta hilketaren gaua aztertu dituzte

Oihana Teyseyre Berriako kazetariak Federico Arambururen erailketaren auziaren lehen astea segitu du Parisen. Azaldu digu lau akusatuen nortasuna, haien ibilbideak eta eskuin muturrarekin zituzten loturak aztertu dituztela, baita hilketaren gaua ere.

Federico Arambururen erailketaren auzian akusatuen nortasuna eta hilketaren gaua aztertu dituzte
Hiru astez iraun behar du Federico Martin Arambururen hilketaren auzia. Akusatuek ukatzen dute nahita hil dutela Aramburu. EUSKAL IRRATIAK
Lorea Mailharrancin
2026/09/11 12:38

Hiru aste iraun behar duen Federico Martin Arambururen hilketaren auziaren lehen astearen bukaera da Parisen. Loïc Le Priol eta Romain Bouvier akusatu nagusiak dira Federico Aramburu erailtzeagatik. Bestalde, Lyson Rochemir konplizitateagatik eta Anthony Sorrentino frogak gordetzeagatik epaituak dira.

Hilketaren gaua ere aztertu dute lehen aste honetan: Bouvierrek lau tiro egin zituen, eta Le Priolek sei; bere tiroek hil zuten Aramburu. Auziaren lehen egunetan haien nortasuna, ibilbideak eta eskuin muturrarekin zituzten loturak aztertu dituzte.

Oihana Teyseyre Berriako kazetariak auziaren lehen astea segitu du, azaltzen digu:


Akusatuek hilketa nahita egin izana ukatzen dute. Epaia irailaren 25ean espero da.

Interesgarri izanen zaizu