Miarritze (Lapurdi)

Festilasai-k 20. edizioa ospatuko du asteburu honetan Miarritzen

Edizio berezia izanen da aurtengoa: festibalak 20 urte ospatuko baititu, eta bestalde abenduan zendutako laguntzaile bat omendu nahi izan dutelako.

Festilasai-k 20. edizioa ospatuko du asteburu honetan Miarritzen
Festilasai Miarritzeko Mizanbu gaztetxearen eta Skate Parkearen artean atolatzen da urtero. FESTILASAI
Esteban Bastié Aguerre
2026/07/30 10:06

Festilasai Miarritzen urtero egiten den musika, skate eta street art festibala da, %100 boluntarioek antolaturik. Tokiko kultura, euskara, ingurumenaren errespetua eta ekonomia lokala sustatzea ditu helburu, giro herrikoi eta prezio eskuragarrietan.

Aurtengoa edizio berezia izanen dela azpimarratu digute Eñaut Etxepareborde eta Julien Le Garreres antolatzaileek: festibalak 20 urte ospatuko baititu, eta bestalde abenduan zendutako laguntzaile bat omendu nahi izan dutelako. Horregatik, Ostiral gauan bere omenezko rock edo metal programazioa izanen da: Les Serruriers Noirs, Krav Boca, Khazadur, Cold Stress eta Kimule ariko dira. Larunbatean, berriz, Quantic DJ Set, Latzen, Mungo's Hi Fi feat. Aziza Jaye, Pambelé, Papa Cumbia, Jet Records eta Kumbe igoko dira oholtzara. Kontzertuez gain, skate erakustaldia, street art animazioak eta Lasai Herrixka gunea ere izanen dira bi egunetan.

Bestalde, segurtasun dispositiboa ere indartu dute. Ohiko prebentzio eta gurutze gorriaren zerbitzuez gain, aurten lehen aldiz brigada ubel bat izanen da festibalan, indarkeria sexista eta sexu erasoen prebentzioan eta biktimen laguntzan aritzeko. Informazio guztiak haien webgunean atzemanen dituzue.

Interesgarri izanen zaizu