Miarritze (Lapurdi)

Fipadoc: Beñat Gerekak idi proben munduan murgildu du ikuslea 'Idi'rekin

Fipadoc festibaleko sail ofizialean estreinatu du Beñat Gereka zuzendariak bere film labur dokumental berria. Hamar minutuan, ezezaguna izan daitekeen diziplinan sartzen gara bere kameraren bidetik.

Fipadoc: Beñat Gerekak idi proben munduan murgildu du ikuslea 'Idi'rekin
'Idi' filmaren fotograma bat. BEÑAT GEREKA
Aimar Lopez Erasun
2026/01/26 14:05

Dokumental behatzaile baten indarra nolakoa den erakusten du Beñat Gerekaren Idi filmak: hamar minuturekin aski da arrotza izan daitekeen diziplina bat erakutsi eta jakin-min handia sortzeko. Gipuzkoako Aiako probalekuan murgiltzen gaitu Gerekaren kamerak, idi proba edo idi-dema batean. Giro trinkoa da, zalez betea da plaza, eta erdian idiak haien itzainarekin, harriari tiraka. Hain zuzen ere, Iñaki Oliden itzaina edo probalaria da dokumentalaren protagonista, idiak ez badira.

Beñat Gerekari kasualitatez iritsi zitzaion Idi sortzeko aukera, eta antzeko kasualitatez aurkeztu zuen lana Fipadoceko sail ofizialera. Kontent agertu da, aitzinetik guti prestaturik ere lan borobila egitea erdietsi baitu. Bakarrik zuzendu eta ekoizturiko lana da, eta bakarrik aritzeari esker intimitate eta konfiantza bat sortu ditu idi probazaleen komunitatearengandik.

Bigarren aldia zuen Beñat Gerekak Miarritzeko jaialdian, 2024ko edizioan Itsasoak pizten gaitu aurkeztu ondotik. Ostegunean 14:30ean Gare du Midiko Gamaritz aretoan ikusten ahalko da berriz Idi dokumentala. Zuzendariak aitortu digunez, ez du pentsatu filmari zer ibilbide eman nahi dion festibalean estreinaldi honen ondotik.

Interesgarri izanen zaizu