Basusarri (Lapurdi)

FNeko hautetsi ohia den Basusarriko osteopata bat bortxaketa eta sexu erasoengatik ikertzen ari dira

Ekainean eta uztaila hastapenean, birritan atxilotu zuten, eta Baionako epaile batek ikerketa hastea erabaki zuen uztailaren 13an. Bortxaketa bat eta sei sexu eraso leporatzen dizkiote, bere Basusarriko kabinetean emazte pazienteei eginak.

FNeko hautetsi ohia den Basusarriko osteopata bat bortxaketa eta sexu erasoengatik ikertzen ari dira
"Hipnosia eta sumisioa" baliatzea leporatzen diote haren biktimek osteopatari. Ryutaro Tsukata/PEXELS
Erredakzioa
2026/07/24 09:19

Basusarrin lan egiten duen osteopata bat akusaziopean ezarri dute paziente bati egindako ustezko bortxaketa batengatik eta beste sei ustezko sexu-erasorengatik. Nizan, Fronte Nazionaleko hautetsi izan zen eta errugbian aritu zen Cote d’Azur-eko klub batean.

Haren paziente batzuek pausatu zuten salaketa, jestu desegokiak egin zizkiela leporatuz. Ekainaren 6an atxilotu zuten lehen aldiz baina aske utzi zuten osasun arazoengatik. Geroago berriz atxilotu eta galdekatu zuten. Azkenean, uztailaren 13an epaileak aske utzi zuen kontrol judizialpean, hainbat betebeharrekin.

Interesgarri izanen zaizu