Donibane-Lohitzuneko Foch gunearen urbanizazio proiektua amaitzear da, hiru urteko obren eta polemiken ondotik. Martxoaren 22an plaza ofizialki inauguratuko dute, baina proiektuak ez du adostasun zabala lortu.
Donibane-Lohitzuneko Foch gunearen urbanizazio proiektua amaitzear da, hiru urteko obren, 20 milioi euroren eta polemiken ondotik. Martxoaren 22an plaza ofizialki inauguratuko dute, baina proiektuak ez du adostasun zabala lortu.
Hiri sarrera berrantolatzeko, lur azpiko aparkalekua eraikitzeko eta bizitegi nahiz merkataritza-guneak sortzeko asmoz abiatutako proiektua hasieratik eztabaidatua izan da. Herri Berri oposizio taldeak, besteak beste, plazaren izaera harritsua eta berdeguneen urritasuna kritikatu ditu sare sozialetan. Paxkal Lafitte oposizioko hautetsiak adierazi duenez, hasieran proiektua babestu bazuten ere, kudeaketa moduaren ondorioz iritziz aldatu dute.
Jean-François Irigoyen auzapezak azpimarratu du oposizioaren kritikak entzun dituztela eta plaza diseinuan aldaketak egin direla. Hala ere, oposizioak salatzen jarraitzen du proiektuak ez duela herritarrentzako bizi-eremu nahikorik eskaintzen, eta pilota plaza edo parke baten beharra aldarrikatu dute.
Martxoaren 22ko inaugurazio ekitaldirako egitaraua prestatu dute, baina polemikak oraindik presente dira 20 milioi euroko kostua izan duelarik.