Baiona (Lapurdi)

Frantziako Armadaren kanpaina salatu du GKSk Baionan

Estatuek inposatzen ari diren agenda belizistari buru egitera deitu du GKSk. Urtarrilaren 25ean, faxismoaren eta gerraren kontra Iruñean eginen duten manifestazioan parte hartzeko deia luzatu dute.

Frantziako Armadaren kanpaina salatu du GKSk Baionan
Frantses armadaren erakusmahaiaren aitzinean protesta egin dute GKSko gazteek, Baionan. GKS IEH
Admin
2025/01/13 16:53

Frantziako Armadak errekutratzea emendatzeko propaganda-kanpaina egin du Baionako Ametzondo merkataritza-gunean. Horren kari, Ipar Euskal Herriko Gazte Koordinadora Sozialistak (GKS) protesta-ekintza egin du bertan, armadaren kanpaina gaitzetsi eta larriagotzen ari den gerra-mehatxuari buru egiteko. Estatuek inposatzen ari diren agenda belizistari aurre egitera deitu du antolakundeak, eta, horretarako, beharrezkotzat jo du «instituzioetatik at antolatzea». Urtarrilaren 25ean, hitzordua eman du GKSk Iruñeko eta Bilboko manifestazioetan parte hartzeko. Gerlaren eta faxismoaren parean, gazte langileak lehen lerroan izatera deitzen ditu mugimenduak.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu